XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Austriarrak erretiratzen dira eta Napoleonen armadak Viena-rako bidea hartzen du.

Vienara hurbiltzean, 1797ko urriaren 17an bakea izenpetzen da Campo Formio-n, Frantziarentzat Austriak hainbat lurralde abandonatzen dituelarik.

Bitartean, italiarrak haserre zeuden frantsesen explotazioaren kausaz.

Beren jauntxoetatik liberatzera zentoztela esaten zutenek, beste era batetako menpekotasuna ezarri zieten.

Napoleon kupidagabeki portatzen da asaldatzen direnekin.

Mombello gazteluan, Milan-en inguruan, Napoleon instalatu zen errege baten gisan.

Direktorioa ez zegoen Napoleonen portaeraz oso ados, baina ez zen ausartzen bere kontra agirian egiten.

Parisen agintea hartuko zuenerako entrenamendu antzeko bat izan zen hau Napoleonentzat.

Populazioaren parte batek frantsesekin kolaboratu zuen.

Napoleonek elizaren eta kleroaren indarra jakinik, hauekin harreman onak edukitzen saiatu zen, nahiz eta Direktorioak hori begi onez ez ikusi.

Napoleon ez zen militar soil bat bezala portatzen, baizik eta estadista bezala ere bai.

Bere anbizioak ez ziren militar zereginetara mugatzen eta konstante hau beranduago, Egiptoko kanpainan, nabarmenduko da.